sábado, 15 de septiembre de 2012

Europako legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea egin du Herrirak

http://www.youtube.com/watch?v=D94cwEojMmQ&feature=plcp
Herrirak Europan burutu duen ekimenaren kronika:
Herrirak hainbat bilkura burutu ditu azken egunotan Europako parlamentari ezberdinekin.
Asteazkenean Martina Anderson Sinn Féineko europarlamentariarekin elkartu ginen. Anderson, Ipar Irlandako preso ohia da, Ipar Irlandako Asanbladako kidea izan da.
Ostegunean Jose Luis Linazasoro European Free Alianz-eko idazkari nagusiarekin bilera egin genuen, baita Ana Miranda BNG alderdiko parlamentaria eta EFAko kidearekin ere. Talde horretan herri ezberdinetako parlamentariak biltzen dira: Eskozia, Catalunya, Corsica, Valonia, Gales… EFAko kideek biziarteko zigorraren inguruko kezka azaldu zuten, galdera parlamentario bat egiteko aukera planteatuz.
Ondoren, Tatiana Zdanoka Letoniako europarlamentarioarekin elkartu giñen Espainiar eta Frantziar estatuetako espetxeetan ematen diren muturreko egoeren inguruan hitz egin genuelarik . Catherine Greze frantziar estatuko parlamentarioarekin izandako bilkuran Ines del Rioren kasuaz hitzegin genuen, baita sakabanaketaren inguruan frantziar estatuak mantentzen duen jarreraz ere.
Azkenik, Jordi Bacardit ERCko idazkariarekin batu gara.
Oso positibotzat jotzen ditugu egindako kontaktu hauek, horietatik dinamika berriak eta lan egiteko aukera ezberdinak planteatzen ari direlako Europa mailan.
Gaur eguerdian Euskal Herritik joandako 70 lagunek elkarretaratzea egin dute Europako

 
parlamentuaren aurrean, eta bertara hurbildu diren kazetarien aurrean deklarazioak egin dituzte Herrirako kideek. Bizi osorako espetxe zigorra kentzeko eskatzeaz gain eta espainiar nahiz frantziar gobernuek daramaten espetxe politika aldatzeko ere eskatu dute bertaratu direnek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.