martes, 11 de septiembre de 2012

Bihar, arratsaldeko 17:00etan, denok ospitalera!

Argazkian, eguneroko elkarretaratzea Donostiako Ospitalean. / Idoia Zabaleta, ARP.

Herrira mugimenduak Iosu Uribetxebarriaren osasun egoera larriaren berri eman nahi du. Arrasateko presoaren osasun egoerak nabarmen egin du okerrera, minbiziaren efektuak gero eta ebidentegoak baitira. Ez da ohetik altxatzen eta 47 kilo eskasetan dago. 

Osasun egoera honetan dagoen eta hiltzera doan pertsona batek legez eta eskubidez aske beharko luke. Iosu Uribetxebarriaren egoera lutzatzeak sufrimendua, tragedia eta oinazea besterik ez dakar. Giza eskubideen errespetua gailendu eta mendekua alboratzeko garaia da. Iosu Uribetxebarriak aske behar du eta berau lehenbailen hartu beharrekoa da. Egoera ezin da gehiago luzatu, pertsona bat hiltzen ari da eta espetxean irauten duen minutu bakoitzak heriotza hori azkartzen du. 

Horiek horrela, Herrira mugimenduak elkarretaratzea egingo du bihar Donostia Ospitalean arratsaldeko 17:00tan. Bertan, adierazpenak egingo ditugu hedabideen aurrean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.